Lehen topaketa horien bitartez, alerta eta arriskuan diren eskiatzaileen bilatzeko epeen murrizteko trukatze eta berrikuntza dinamika bati Pirinioetan hasiera ematea proposatzen da. Askatasun gune bat da mendia. Haatik ingurumen naturalean ibiltzeak arriskuak dakartza, hil ala bizikoa askotan, istripu, mugiezintasun ala bakartasun kasuetan, mendizalearen maila edozein izanik ere. Elurra beti atsegina egon dadin, ustegabeko gaiztasunak, hotzean eta lanoetan galtzeak, huts teknikoak, estimatze ala jokabide hutsak barkatuak izan ditezen nola egin?